Zabalarra Eskola

 
 946 202 143/946 200 

Sanrokebide,4. 48200 DURANGO

elkarbizitza 2

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gure ikuspegi metodologikoa ikaskuntza esanguratsuan oinarritzen da, hau da, haurra bere ikaskuntza prozesuan subjetu aktiboa da

Umeek dakitenetik abiatzen gara eta irakasleok umeentzako zentzua daukaten materiale, ekintza, esperientzia eta egoera esanguratsuak eskaini behar ditugu ikaskuntza berriak eraiki ditzaten, beti ere beraien interesetatik abiatuz. Ikaslea protagonista bihurtzen da; irakaslea entzule eta bidelagun.

Honen bidez konpetentzia guztiak lantzea dugu helburu. Modu honetara, edukiak ikasteko unean beste hainbat habilezia landuko dituzte, adibidez  lan taldea eta kolaborazioa bultzatuko da, rolen eta eginkizunen banaketaren bidez.

Metodologia honen bidez, haurrek iturri desberdinetatik informazioa biltzen, kudeatzen, ideiak eztabaidatzen ikasiko dute eta honekin batera beraien autonomia bultzatuko da.

Metodologia honen beste ardatz bat familien inplikazioa da.

Proiektuak malguak izango dira, bai denboran zein jardueretan, ikasleen erantzunaren eta jasotzen ditugun ekarpenen arabera.

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gure eskolako Hezkuntza Proiektu honen ardatza ikasleak dira eta eskola elkarte osorako hazkunde proiektua izan nahi du.
Eskolak azken helmuga gisa ikasleen garapen integrala eta osoa bilatu nahi du: emozionala, soziala eta kognitiboa.
Ikasleak dituen ahalmen guztiak garatu nahi ditugu,bizitzaren eremu guztietarako hezteko.

Eskola bat izanik ikasleak dira gure proeiktuaren ardatza.
Gure proiektuaren oinarrian balio hauek daude:  errespetua, askatasuna, elkarkidetza, esfortzua,
konpromisoa, konfiantza.

➔ Eskola proiektu honekin konprometituta dauden irakasleak, ikasleak, gurasoak eta langileak Hezkuntza komunitate bat osatzen dugu.

STEAM PROIEKTUA

  Steam Proiektua zientziaren, teknologiaren eta sormena era integratuan ikasteko testuinguru praktikoa lantzea ahalbidetzen du, arazoak ebazteko metodologiaz baliatuz.

Ikasleek , informazioa bilatu, hipotesiak ikertu, esperimentuak planifikatu, ereduak eraiki, lortutako emaitzekin bat datozen azalpenak proposatu, taldean la egin eta kideekin eztabaidatu behar dute.

2019-20 ikasturtean esperientzia bat egin genuen HH5 , LH1 eta LH2 mailetan, eta 2020-21 ikasturtean jarraipena emango diogu, proiektua LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailetara zabalduz.

Proiektu honen bidez, matematika , zientzia eta teknologia irakaskuntza sustatu nahi dugu Zabalarran .

Robotika eta programazioa landu nahi dugu HH tik hasita hirugarren ziklora arte. Horretarako, kontuan hartu da prestakuntza-programa espezifiko bat egitea eta unitate didaktiko tematizatu bat sortzea aurten sartutako maila bakoitzerako.

Baliabide moduan tresna hauek erabiliko ditugu

HH5BEE BOT /MOUSEBOT
1. ZIKLOA

LH 1 CODE/ BLUEBOOT

LH 2 : SCRACH JR / NEURON

2.ZIKLOA

LH3: SCRACH / MAKEY – MAKEY

LH4: SCRACH / MAKEY – MAKEY

3.ZIKLOA

LH5: SCRACH / MICROBIT

LH6: SCRACH / MICROBIT

Helburu hori lortzeko, hiru jarduera nagusi egin beharko dira:

  1. Hezkuntza-bitartekariei buruzko prestakuntza espezifikoa egin eta kitak eta baliabide didaktikoak baliatuz.
  2. Curriculum-edukien integrazio praktikoari buruzko prestakuntza espezifikoa egin, bai diziplinakoa bai diziplinartekoa
  3. Prestakuntza horretaz baliatzea,ikasgelan zuzenean aplikatzeko unitate didaktikoak sortzea.

ELKARBIZITZA PROIEKTUA

 Elkarbitzitza Proiektua: “Hezkuntza komunitateko kideen arteko harreman sarea da: non ezinbestekoa den denok gure eskubide eta
betebeharrak ezagutzea, adostea eta betetzea partaidetza eta elkarlana bultzatuz zubiak eraikiz eta estamentu ezberdinen arteko komunikazioa eta kontsensua bilatuz.
Elkarbizitza positiboaren oinarrian balore hauek daude:
errespetua, askatasuna, elkarkidetza, esfortzua ,
konpromisoa eta konfiantza.”

IRAKURKETA PLANA

Testuak ulertu eta interpretatzea bizi guztian garatzen den prozesu luze eta konplexua da, eta ikasteko hezkuntza formalean zein ez formalean eskolan, familian, lagunartean … gauzatzen da. Eskolari dagokio, ordea, ikasleak irakurle gaituak bihurtzeko prozesuaren gidari izatea. Irakurketa, beraz, lehentasunezko lan-ardatza da gure ikastetxean, eta arlo guztiak eta ikastetxeko ekimen guztiak kutsatu behar ditu, ikasleek eraginkortasunez irakur dezaten hala ikasteko eta eskolan arrakasta izateko, nola aisialdian disfrutatzeko eta, azken finean, gizarte gero eta alfabetatuago honetan garapen osoa lortzeko. Irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna da; gainera, eragin zuzena dauka edukien ikasketan eta pertsonen garapen pertsonalean eta garapen sozialean.

JARDUN ARDATZAK Zabalarra eskolan irakurketaren gainean egiten den lana hiru ardatz nagusitan banatzen dugu.

IRAKURTZEN IKASI Irakurketaren garrantzia halakoa izanik,  gure ikasle guztiek irakurketa-maila ahalik eta onena izan dezaten, plangintza egokiena prestatu eta praktikan jartzea da gure helburu nagusienetarikoa. Lehen zikloko helburu orokorren artean, hau da helburu nagusienetakoa. Irakurtzen nahiz idazten ikastea bost zutabe hauen gainean eraikitzen da

IKASTEKO IRAKURRI “Ikasteko irakurri” ardatzari emango diogu arreta berezia Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan eta hirugarren zikloan. “Eskolaren funtsezko helburuarekin lotuta dago ardatz hau, ikastearekin alegia Atal honetan, testuak ulertzen laguntzeko zenbait gako metodologiko eskaintzen dira eta horiez gain, irakurketa-estrategiak eta irakurketa-prozesuak

IRAKURZALETASUNA Irakurtzeko ohitura edo  irakurzaletasunari dagokionez Zabalarran garbi dugu  bere alde egin behar dugula.. Horretarako irakurketa libreari eta liburutegiari  ikasmailako ordutegietan denbora eta lekua ematen  diogu. Irakurtzeko ohitura sendotzea ikasleen heziketaren funtsezko alderdia da; beraz, eskolaren helburuetako bat da eta horretan, familiak eta inguruak ere parte hartu behar dute.

TERTULIA LITERARIOA

 Tertulia literarioa hezkuntza-jarduera bat da. Irakurtzeko eta parte hartzeko estimuluak sortzen ditu. Talde osoa aberasten da inpresio eta ekarpen desberdinez, balio demokratiko eta berdintasunezkoetan oinarritzen baita. Prozedurak eta edukiak praktikan jartzen dituzte. Tresna bikaina da balioetan hezteko. Gizarte-trebetasunak garatzen ditu, hala nola irakurketa, adierazpena eta besteen iritziekiko errespetua. Ikasleen artean, aurrekoaz gain, irakurketa sustatzen da, lotsak eta beldurrak gainditzen dira, etab.

Metodologia: erabiltzen dugun metodologia elkarrizketan oinarritzen da. Ikaskuntzaren sortzaile bihurtzen da. Parte-hartzaileen eguneroko bizitzako hausnarketak, eztabaidak, argudioak eta esperientziak ditu oinarri. Planteamendu horien arabera, hezkuntzaren helburu nagusia gizartea eraldatzea da, gizarte justuago, demokratikoago eta solidarioago baten alde.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

 Ikasteko Kooperatu eta kooperatzen ikasi:
Gure ikasleek lan talde txikiak osatzen dituzte, ikasteko garaian elkar lagundu eta elkar animatzeko. Ikasle bakoitzarengandik erakusten zaiona ikastea espero da eta dakiena besteekin konpartitzea eta erakustea. Helburu hau lortzen du berak eta besteek lortzen badute.

Era kooperatiboan lan egitearen abantailak:
  • Denek dute protagonismoa eta denak dira beharrezkoak lana aurrera ateratzeko.
  • Beraien arteko elkarreragina oso aberatsa da.
  • Txandak errespetatzen eta besteen iritziak entzuten ikasten dute.
  • Auto-ebaluatzeko lehenengo urratsak ematen hasten dira.
  • Autonomia.
  • Elkar laguntza.
  • Haur Hezkuntzan hasteak bidea errazten du.

ELKARBIZITZA BEHATOKIA

Elkarbizitza Behatokia ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da. Harreman
positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzeko.
HELBURUA: Komunitateko kide guztiak baloratzeko eta
entzuteko foro bat eratzea.
Zertarako?: Ikastetxean egon daitezkeen arazoak detektatu eta
bertatik sortutako proposamenak ikastetxean erabakiak hartzeko
orduan kontutan hartzeko.
Eta hau nola? EBko pertsona guztiek erabakiak hartzeko modua
izango dute, betiere, errespetua, elkarrizketa, negoziazioa eta
adostasuna oinarri hartuta.
EBko partaideak: Zuzendaritza, irakasleak, gurasoak, jantokiko
ordezkariak, eskolazaina eta ikasle delegatuak.

ESKOLAKO ORTUA

2016-2017 ikasturtean ortua martxan jarri genuen Zabalarra eskolan.  Eskola komunitatearen proiektua izan zen: gurasoek eraiki, irakasleek kudeatu eta ikasleek landu, bizi eta disfrutatu.

Ikasturte honetan ere hasierako prestaketa lanak egiten  hasi gara eta laister bertan landatuko ditugu bertoko produktuak.

IKT PLANA

IKT planak Hezkuntza Proiektuan integratutako plangintza-tresna da, gaitasun digitala garatzea eta IKTak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan tresna didaktiko gisa integratzea helburu duena.
Plan honek eskola komunitate osoan eragin nahi du eta horregatik ikasleak, irakasleak eta familiak ardatz hartuta antolatuta dago.