Zabalarra Eskola

IMG_0951

JANTOKIA

Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia, eta jakin badakigu helburu horrekin familiak eta eskolak bat egiten dugula eta baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta gurasoen arteko koordinazioa ezinbestekoa dela. 2020-2021 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen ahal den arinen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu (astean 4 edo 5 egunetan eskolan bazkalduko dutenak eta monitore ratiorako eta jantokiaren dimentsionamendu guztirako kontatzen dutenak).
MESAS MONTADASweb

BIBLIOTEKA

Biblioteka
Zabalarra Eskolan Biblioteka bat daukagu    bertan… IKT gela eta … Horrezaz gain, 16,30etik aurrera Biblioteka irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea bilakatzen da Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen bitartez. Bertan boluntarioak diren familien partaideak zaintzaileak izaten dira.

GOIZTIARREN GELA

Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen bidez antolatzen ditugu goiztiarren zaintzak.Familiei eskola orduak eta lana uztartzen errazteko asmoz, zerbitzu hau astelehenetik ostiralera
8:00etatik 9:00etara da.

ESKOLAZ KANPOKOAK

Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen bidez antolatzen ditugu eguerdietan eta arratsaldetan dauden eskolaz-kanpoko jardueretan barne.

ESKOLA KIROLA

Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen bidez antolatzen ditugu eskola kirola eskolaz-kanpoko jardueretan barne.
Scroll to Top