Zabalarra Eskola

IMG_0951

JANTOKIA

Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia, eta jakin badakigu helburu horrekin familiak eta eskolak bat egiten dugula eta baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta gurasoen arteko koordinazioa ezinbestekoa dela.

Txanda bi egiten dira adinaren arabera behar den monitore ratio eta jantokiaren dimentsioak kontutan hartuz.

 

BIBLIOTEKA

Zabalarra Eskolan Biblioteka bat daukagu  jarduera ezberdinetarako erabiltzen dena. IKT gela ere bertan kokatzen da.

Horrezaz gain, 16.30etik aurrera Biblioteka irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea bilakatzen da Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen eskutik.

Bertan boluntarioak diren familien partaideak zaintzaileak izaten dira.

GOIZTIARREN GELA

Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen bidez antolatzen ditugu goiztiarren zaintzak. 

Ordutegia goizeko 8.00etatik 9.00etara da

ESKOLAZ KANPOKOAK

Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen bidez antolatzen ditugu eguerdietan eta arratsaldetan dauden eskolaz-kanpoko jardueretan barne.

Eskaintza zabala dugu: Antzerkia, Eskulanak, Gimnasia erritmikoa, Ingeles ludikoa, Sormenezko eskulanak, Robotika, Psikomotrizitatea

ESKOLA KIROLA

Zabalarra Bitaño Guraso Elkartearen bidez antolatzen ditugu eskola kirola eskolaz-kanpoko jardueretan barne.

Aukera zabala eskaintzen dugu: Futbola, Saskibaloia, Xake, Karate, Multikirola, Atletismo