ZABALARRA ESKOLAk Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta premia berezi dituzten ikasleentzako Mari Gorringo Gela eskaintzen du
Gure eskola komunitatearen helburua ikasleen garapen integrala eta osoa bilatzea da: emozionala, soziala eta kognitiboa.
Publikoa den heinean eta aniztasunaren ardatzetik abiaturik, ezelango diskriminazio barik, aukera berdinak eskaintzen dituen eskola konpentsatzailea, inklusiboa eta akonfesionala da eta parekidetasun irizpideekin bat egiten dugu
Komunitateko kide guztien partaidetza bermatzen dugu. Horretarako Eskola Kontseilua, gelen delegatuak eta Zabalarra-Bitaño Gurasoen elkartea ditugu.