Zabalarra Eskolako Eskola Komunitatea osatzen duzuen familiak zaretenez, gure ikastetxearen funtzionamendu orokorra azaldu nahi dizuegu:

KOMUNIKAZIOA

Tutorearekin , edozein irakaslerekin edo zuzendaritzarekin komunikazioa emailez izango da. Telefonoz komunikatzeko jolastorduak edo eguerdiak erabili.

FAMILIEKIN BILERAK

Ikasturtean zehar egingo diren  bilerak presentzialak babes neurriak hartuta edo telematikoak izan daitezke.

Gelako batzarrak

2 urtekoak : Ekainaren bukaeran  ikasturte berriaren zehaztapenak emateko.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: Irailean/Urrian  mailako bilera orokorrak egingo dira.

Datak aldez aurretik jakinaraziko dizkizuegu.

Banan-banako batzarrak:

2 urtekoak ikasturte hasieran informazioa jasotzeko. Irailaren lehenengo astean tutorea familiarekin harremanetan jarriko da eguna eta ordua adosteko.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: Ikasturtean zehar bi elkarrizketa egingo dira.

Ebaluazio txostenak:

Haur Hezkuntzan ikasturte bukaeran maila guztietan idatzizko informea banatuko da.

Lehen hezkuntzan hiru aldiz banatuko dira buletin idatziak (Gabonak , Aste Santua eta ekaina).

Era berean, familiak zein tutoreak komenigarri ikusiz gero, bilera eskatu ahal izango dute.

Elkarrizketa baieztatzea beharrezkoa da.

KUOTA

Ikastetxeko urteko material kuota gurasoen asanbladan onartzen da. Kuotaren ordainketa bi

zatitan egiten da. (azaroan/otsailean)

BEKAK EDO DIRULAGUNTZAK

Ikasturtean zehar diru laguntzen deialdia egongo da.  Eskatzaileei dagokienez, bi egoera ezberdin ditugu:

Aurreko   ikasturtean    beka    jaso zenutenok (berriztu beharrekoak):

Ikasleei ematen zaien dokumentuan, orriaren atzealdean agertzen den kodigoa sartuta,  berretsi ahal izango duzue.

Entregatutako berrespen inprimakian datu aldaketak egiteko, idazkaritzatik zehaztuko zizkizuen data eta ordutegian egin dezakezue.

Beka eskaera berria egin behar duzuenok edo aurreko urteko ezeztatuak:

Irailean zuen beka inprimakiak eskatzeko aukera daukazue. Behin inprimakia osatuta eskolan entregatzeko beharko da.

Beken informazio orokorrerako Eusko Jaurlaritzako web orriaren link-a:

https://www.euskadi.eus/becas-y-ayudas-al-estudio-para-la-escolarizacion-de-estudiantes-de-veles-no-universitarios/web01-a2hikasl/es/

ESKOLA OSASUNA

OSASUN-ARRETA ESKOLA-ORDUETAN

Osasun-beharrizan bereziak dituzten ikasleei arreta emateko, Jaurlaritzako Kontseiluak 2005eko azaroaren 29an erabaki zuen jarduera-protokoloa beteko da.

1  Umea gaixorik dagoenean gurasoek ez dute eskolara bidaliko, ondo osatu arte.

2  Eskolan gaixotzen bada, ezin zaio inolako medikaziorik eman.

  • Deitu guraso edo baimenduei bere bila etor daitezen.
  • Gurasoak ezin direnean aurkitu eta larritzen bada, eraman herriko anbulatoriora eta medikuaren iritzia kontuan hartuko da.
  • Egoera larrietan 112ra deituko da.

3 Tratamenduan dagoenean

  • Tratamendua etxean hasi beharko da. Ikastetxean medikazioa emango da bakar-bakarrik etxean ezinezkoa denean.
  • Medikuaren txostena ekarri beharko dute.

4  Gaixotasun kronikoak edota bereziak (alergiak, intolerantziak, diabetes, asma …)

    • Osasun arazoen barri familiak eskolako zuzendaritzari jakinaraziko dio lehendabizi.
    • Ikasleak arazo sanitarioren bat duela jakinda, aitak/amak/tutoreak ikastetxearen ardura duen Zuzendaritzari jakinaraziko dio, dagokion osasun-ziurtagiria aurkeztuz. Ziurtagiriak honako hauek jasoko ditu: osasun-arazoa eta eskola-orduetan eman behar zaion arreta : jarduerak, eta medikaziorik behar izanez gero, dosiak.
    • Informazio hori zuzendaritzan gordeko da.
    • Familiak eskolan adostutako txostena beteko du eta txosten horri medikuaren txostena gehituko zaio.
    • Familiari ikastetxeko ohiko funtzionamenduan ikaslearekin lan egingo duten profesionalekin informazioa partekatzeko baimena eskatuko zaio.
    • Ikastetxeko Zuzendaritzak ikastetxe horretako langile prestatuei emango die arazoaren berri, eta langile horiek bere esku izango dute ikasleekiko esku-hartzean laguntzea ala ez, ikasleari  arreta ematen dion osasun-profesionalak adierazitako jarraibideen arabera.
    • Horretarako, haurraren aitak/amak/tutoreak idatzizko baimena emango dio bere burua laguntzeko eskaintzen duenari, eta espresuki  askatuko du edozein erantzukizunetik, zeregin hori betetzeari dagokionez.
    • Ikastetxeko Zuzendaritzak ezin badio egoerari irtenbiderik eman bere baliabideekin, ikastetxeari dagokion Osasun Eskualdeko zuzendariarengana joko du, eta horrek erabakiko du neurri operatibo egoki/beharrezkoa, kasu horretan osasun-laguntza emate aldera.
    • Ikasleen babesa bermatzeko alergiak edo intolerantziak dituzten ikasleen aitak/amak/tutoreak ikastetxera ekarriko ditu beraientzako egokiak diren jakiak hamarretakoan banatzeko eta urtebetetze ospakizunetarako.

BABESGABETASUN-ZANTZUAK JAKINARAZTEA: 

Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela; hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari.

ARGAZKIAK

Izaera pertsonaleko datuak babesten dituen Legeak ezartzen duena betez  familiei eskolan antolatutako jardueretan ateratako  irudiak erabiltzeko baimena eskatuko zaie.  Eskaera ikaslea eskolan hasten denean egiten da. Eskolaldian zehar familiaren batek iritziz aldatu nahi badu idazkaritzarekin harremanetan jarri behar da.

Eskolako web orrian ekintza osagarrietan ateratako argazkiak ikus ditzakezue.

OHARRAK

  • Etxetik zerbaiten berri eman nahi baduzue idatziz bidaltzea komenigarria da.
  • Oso garrantzitsua da ordukotasuna eta asistentzia zaintzea.
  • Ohiko eskola-jardunaldian ikasle bat kanpora irten ahal izateko beharrezkoa da haren aita, ama, legezko arduraduna edo baimendutako pertsona bat ikastetxera agertzea eta adingabearen ardura bere gain hartzea.
  • Zuen seme-alaben hutsegiteak idatziz jakinarazi beharko zaizkio  dagokion tutoreari.
  • Helbide edo telefono aldaketak badituzue lehenbailehen tutoreari jakinarazi.
  • Hamarretakoa:

Haur Hezkuntzan: gailetak eta fruta banatzen ditugu eta umeek txandaka ekartzen dute.

Lehen Hezkuntzan: beraiek dakarte etxetik.

  • Urtebetetzea ospatu nahi duten ikasleek gaileta kutxa bat edo bizkotxo bat ekar dezakete.

Eskolan ez  ditugu gozokiak eta gonbidapenik bananduko.

  • Umeen aulkitxoak, bizikletak… kandatuta uztea komeni da. Eskola ez da arduratuko euren zaintzaz.