Gure eskolako Hezkuntza Proiektu honen ardatza ikasleak dira eta eskola elkarte osorako hazkunde proiektua izan nahi du.
Eskolak azken helmuga gisa ikasleen garapen integrala eta osoa bilatu nahi du: emozionala, soziala eta kognitiboa.
Ikasleak dituen ahalmen guztiak garatu nahi ditugu,bizitzaren eremu guztietarako hezteko.
Eskola bat izanik ikasleak dira gure proeiktuaren ardatza.
Gure proiektuaren oinarrian balio hauek daude: errespetua, askatasuna, elkarkidetza, esfortzua,
konpromisoa, konfiantza.
➔ Eskola proiektu honekin konprometituta dauden irakasleak, ikasleak, gurasoak eta langileak Hezkuntza komunitate bat osatzen dugu.