Testuak ulertu eta interpretatzea bizi guztian garatzen den prozesu luze eta konplexua da, eta ikasteko hezkuntza formalean zein ez formalean eskolan, familian, lagunartean … gauzatzen da. Eskolari dagokio, ordea, ikasleak irakurle gaituak bihurtzeko prozesuaren gidari izatea.
Irakurketa, beraz, lehentasunezko lan-ardatza da gure ikastetxean, eta arlo guztiak eta ikastetxeko ekimen guztiak kutsatu behar ditu, ikasleek eraginkortasunez irakur dezaten hala ikasteko eta eskolan arrakasta izateko, nola aisialdian disfrutatzeko eta, azken finean, gizarte gero eta alfabetatuago honetan garapen osoa lortzeko.
Irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna da; gainera, eragin zuzena dauka edukien ikasketan eta pertsonen garapen pertsonalean eta garapen sozialean.
JARDUN ARDATZAK Zabalarra eskolan irakurketaren gainean egiten den lana hiru ardatz nagusitan banatzen dugu.
IRAKURTZEN IKASI Irakurketaren garrantzia halakoa izanik, gure ikasle guztiek irakurketa-maila ahalik eta onena izan dezaten, plangintza egokiena prestatu eta praktikan jartzea da gure helburu nagusienetarikoa. Lehen zikloko helburu orokorren artean, hau da helburu nagusienetakoa. Irakurtzen nahiz idazten ikastea bost zutabe hauen gainean eraikitzen da
IKASTEKO IRAKURRI “Ikasteko irakurri” ardatzari emango diogu arreta berezia Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan eta hirugarren zikloan. “Eskolaren funtsezko helburuarekin lotuta dago ardatz hau, ikastearekin alegia Atal honetan, testuak ulertzen laguntzeko zenbait gako metodologiko eskaintzen dira eta horiez gain, irakurketa-estrategiak eta irakurketa-prozesuak
IRAKURZALETASUNA Irakurtzeko ohitura edo irakurzaletasunari dagokionez Zabalarran garbi dugu bere alde egin behar dugula.. Horretarako irakurketa libreari eta liburutegiari ikasmailako ordutegietan denbora eta lekua ematen diogu. Irakurtzeko ohitura sendotzea ikasleen heziketaren funtsezko alderdia da; beraz, eskolaren helburuetako bat da eta horretan, familiak eta inguruak ere parte hartu behar dute.