Zabalarra Eskola

Korrika Txikia giro ezin hobean

Gaur ospatu da Korrika Txikia Durangon, euskararen aldeko lasterketa txiki eta herrikoia. Goizean, eskolako ikasleek hartu dute parte: 4. mailakoek hasi dute ibilbidea, eta lekukoa gainontzeko mailei pasatzen joan dira. Arratsaldean, 3. zikloko ikasleek eman diote hasiera herriko eskolen arteko Korrika Txikiari. Eskola aurretik abiatu eta Landako Gunean amaitu da ibilbidea, gutxi gorabehera 3 kilometro […]

Korrika Txikia giro ezin hobean Read More »

Ukitzeko artea

Martxoko lehen hamabostaldian, gure eskolak esperientzia artistiko berezi eta berritzailea bizitzeko aukera izan du Ukitzeko artea (irisgarritasun bisualeko programa) ekimenari esker. Proposamen honen bidez, ikasleek Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma iraunkorreko zortzi lan ezagutzeko aukera izan dute, baina ohiko modutik harago: kasu honetan, ukimenaren bidez; horrela, artea sentitzeko eta ulertzeko beste bide bat esploratu dute.

Ukitzeko artea Read More »

2. mailako ikasleak lanbideak ezagutzen

2. mailako ikasleak lanbideak lantzen ari dira azken asteotan. Horretarako, familien laguntza izan dute. Ikasgelara hainbat guraso eta senitarteko etorri dira beraien lanbideak azaltzera: suhiltzailea, baso ingeniaria, irakaslea, optometrista eta traktore transmisioen lantegian lan egiten duen profesionala. Bisita hauek oso interesgarriak izan dira, eta ikasleek galderak egiteko eta lanbide ezberdinak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

2. mailako ikasleak lanbideak ezagutzen Read More »

Emakumeak Zientzian: eskolara itzulera programa

Gaur LH6ko ikasleek bisita berezia izan dute eskolan: Amaia Elizaran emakume zientzialaria etorri da haiekin guztiz inspiratzailea izan den saio bana egitera. Lehenengo zatian, zientzialaria berak bere ibilbidea azaldu du eta, horrez gain, beste bi emakume zientzialariren lana eta ekarpenak ere aurkeztu dizkigu. Ondoren, ikasleek galderak egiteko tartea izan dute, eta gonbidatuak atsegin handiz erantzun

Emakumeak Zientzian: eskolara itzulera programa Read More »

ZIRKUA IRITSI DA!

Gaur inauteriak giro ezin hobean ospatu ditugu: aurtengo gaia ZIRKUA izan da, eta goiz osoan zehar kolorez eta musikaz bete da gimnasioa. Mozorro ikusgarriak ikusi ahal izan ditugu: pailazoak, malabaristak, magoak,… ikasle eta irakasleek lan bikaina egin dute mozorroak prestatzen. Albiste honekin batera, eskolan ateratako bideo laburpena ikus dezakezue: ESKOLAKO INAUTERIAK Gainera, herrian ere inauteriekin

ZIRKUA IRITSI DA! Read More »

Gabon jaia

Gaur eskolan Gabon jaia ospatu dugu oso giro berezian: Mari Domingi eta Olentzero etorri zaizkigu bisitan, eta ikasle guztiei opariak banatu dizkiete. Hamaiketako berezia ere egin dugu, eta Mari Domingi eta Olentzero agurtzeko batu gara. Ederki pasatu dugu denok! 🎥 Jaiaren laburpen bideoa 

Gabon jaia Read More »

Scroll to Top