Zabalarra Eskola

ALBISTEAK

2. mailako ikasleak lanbideak ezagutzen

2. mailako ikasleak lanbideak lantzen ari dira azken asteotan. Horretarako, familien laguntza izan dute. Ikasgelara hainbat guraso eta senitarteko etorri dira beraien lanbideak azaltzera: suhiltzailea, baso ingeniaria, irakaslea, optometrista eta traktore transmisioen lantegian lan egiten duen profesionala. Bisita hauek oso interesgarriak izan dira, eta ikasleek galderak egiteko eta lanbide ezberdinak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

2. mailako ikasleak lanbideak ezagutzen Read More »

Emakumeak Zientzian: eskolara itzulera programa

Gaur LH6ko ikasleek bisita berezia izan dute eskolan: Amaia Elizaran emakume zientzialaria etorri da haiekin guztiz inspiratzailea izan den saio bana egitera. Lehenengo zatian, zientzialaria berak bere ibilbidea azaldu du eta, horrez gain, beste bi emakume zientzialariren lana eta ekarpenak ere aurkeztu dizkigu. Ondoren, ikasleek galderak egiteko tartea izan dute, eta gonbidatuak atsegin handiz erantzun

Emakumeak Zientzian: eskolara itzulera programa Read More »

ZIRKUA IRITSI DA!

Gaur inauteriak giro ezin hobean ospatu ditugu: aurtengo gaia ZIRKUA izan da, eta goiz osoan zehar kolorez eta musikaz bete da gimnasioa. Mozorro ikusgarriak ikusi ahal izan ditugu: pailazoak, malabaristak, magoak,… ikasle eta irakasleek lan bikaina egin dute mozorroak prestatzen. Albiste honekin batera, eskolan ateratako bideo laburpena ikus dezakezue: ESKOLAKO INAUTERIAK Gainera, herrian ere inauteriekin

ZIRKUA IRITSI DA! Read More »

Gabon jaia

Gaur eskolan Gabon jaia ospatu dugu oso giro berezian: Mari Domingi eta Olentzero etorri zaizkigu bisitan, eta ikasle guztiei opariak banatu dizkiete. Hamaiketako berezia ere egin dugu, eta Mari Domingi eta Olentzero agurtzeko batu gara. Ederki pasatu dugu denok! 🎥 Jaiaren laburpen bideoa 

Gabon jaia Read More »

Euskararen Eguna ospatu dugu Zabalarra Eskolan

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatu dugu eskolan, euskaraz bizitzeko eta gure hizkuntza maitatzen jarraitzeko. Goizean gaztainak erre, txikiek “Zapularra” txotxongiloarekin gozatu eta hamaiketako berezia egin dugu; arratsaldean, kantaldietan giro ezin hobea egon da. Euskaraz biziz eta euskaraz ospatuz, egun ederra izan dugu. Hemen daukazue gaurko eguneko laburpen bideo bat!  EUSKARAREN EGUNA 2025 Arratsaldean guraso

Euskararen Eguna ospatu dugu Zabalarra Eskolan Read More »

Azaroak 25 – Zabalarra Berdintasunaren Alde

Zabalarran, Azaroaren 25an indarkeria matxistaren kontrako eguna aldarrikatu dugu. Etapa guztietan ipuin, dinamikak eta hausnarketak egin ditugu, eta beltzez eta osagarri more batekin jantzi gara.Arratsaldean, ikasleek iaz sortutako bertsoa eta Zea Mays-en “Elektrizitatea” abestu ditugu elkarrekin errespetua, berdintasuna eta bizikidetza aldarrikatuz. Bertsoa Hormairudia Abestia

Azaroak 25 – Zabalarra Berdintasunaren Alde Read More »

Scroll to Top