Zabalarra Eskola

ALBISTEAK

Maiatzak 12: La Cuadri del Hospi

Hemendik desagertuta ibili bagara ere, Zabalarrako komunitatea ez da geratu: maiatzaren 12an La Cuadri del Hospi-k antolatutako martxa familiarrean parte hartu eta elkarrekin zaindutako landarea landatu genuen. Hauez gain, egun osoan zehar hainbat ekintza egon ziren: musika, ile-mozketa solidarioak, tailerrak,… Egunero minbiziari aurre egin behar dien haur eta nerabeez harro, baita beraien familiez ere. EUTSI […]

Maiatzak 12: La Cuadri del Hospi Read More »

Gu be zuek gara

Igande honetan, maiatzak 12, La Cuadri del Hospi-k antolatutako GU BE ZUEK GARA egun guztiko ospakizunaren gaineko informazioa helarazten dizuegu:   Gainera, ibilbidean zehar gure eskolak eramango duen pankartaren leloa aukeratzeko prozesuaren argazkika ere atxikitzen dizkizuegu: Bustintza ondoko parkinean itxarongo zaituztegu goizeko 10:00etan, animatu!

Gu be zuek gara Read More »

Liburuaren astea

Pasadan astean, apirilaren 23an, mundu mailan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Aste osoan zehar bibliopatioa izateaz gain, hainbat familiak ipuin klasikoak kontatu zizkiguten hizkuntza ezberdinetan: errumaniera, wolofa, ingelesa, arabiera,… denetarik entzuteko zortea izan genuen. Bihotzez, eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Jarraian, aste horretako momentuak biltzen dituen bideoa daukazue:

Liburuaren astea Read More »

Kirol ekintzak: atletismoa

Durangaldeko mankomunitateak kirola sustatzeko ekintzak antolatu ditu ikasturtean zehar, eta Zabalarrak horietan parte hartu du (trinketea, belodromoa eta atletismoa). Gaurkoan, 5.mailakoek 3.zikloko ikasleek atletismo pistan izandako esperientzia kontatuko digute:   ATLETISMO Azken bi asteetan 5. eta 6. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko saioetan, Durangoko atletismo pistara joan gara. Bertara hurbildu gara, atletismo mundua hobeto ezagutzeko eta

Kirol ekintzak: atletismoa Read More »

Scroll to Top