Zabalarra Eskola

dav

HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzako etapa 2 eta 5 urte bitartean garatzen da, eta pertsona bakoitzak bizitzan zehar ondorengo etapetan garatu behar dituen oinarrizko gaitasunen garapena piztea du helburu, bai zeharkakoak bai espezifikoak. Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen integral eta orekatuan laguntzea da, dimentsio guztietan, familiekin lankidetza estuan, oinarrizko gaitasun guztiak garatuz.

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzako etapa 6 eta 12 urte bitarteko lehen sei ikasturteek osatzen dute. Lehen Hezkuntzako etapa ikasturtetan eta arloetan antolatzen da. Pedagogia- eta antolaketa-autonomiaren printzipioaren arabera, Zabalarra Eskolak etapa horretako ardatz nagusiak ezartzen ditu Hezkuntza Proiektuan.
ordenadorak

MARIGORRINGO GELA

Zabalarra Eskolak Premia Berezien Gela Egonkorra du. Ikastetxeetan sortzen den ikasgela mota bat da, curriculum arrunta partekatu ezin duten edo gutxieneko zati batean baino partekatu ezin duten larriki kaltetutako ikasleei erantzuteko. Ikasgela honetan baliabide egonkorrak daude esleituta, artatzen diren eta larritzat eta iraunkortzat hartzen diren premien arabera.
mari gorringo gela web
Scroll to Top