Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia, eta jakin badakigu helburu horrekin familiak eta eskolak bat egiten dugula eta baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta gurasoen arteko koordinazioa ezinbestekoa dela.
2020-2021 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen ahal den arinen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu (astean 4 edo 5 egunetan eskolan bazkalduko dutenak eta monitore ratiorako eta jantokiaren dimentsionamendu guztirako kontatzen dutenak).