Zabalarra Eskola

2020-2021ko Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzak

 

Urriaren 9tik Azaroaren 9ra bekak egiteko epea ireki da.

Bekak on-line egin ditzakezue edota eskolako idazkaritzaren bitartez egin.

Ikasturte honetan hartu beharreko osasun babes neurriak kontuan harturik  antolaketa berri bat  egin dugu. Arretaz irakurri eta dagokizuen egunean bertaratu mesedez.                                                                                                                  
LEHENDIK BEKADUNAK IZAN DIREN IKASLEAK ETA IAZTIK ALDAKETARIK EZ BADAGO

Aldaketarik ez badago ez da agiri berririk aurkeztu behar. ETXERA BIDALITAKO INPRESOA ARRETAZ  IRAKURRI!!!

Bi modu daude balidatzeko:

1.- Bekan bertan agertzen zaizuen helbide elektronikoan klik egin egiaztatze kodean.

2.-  Eskolara ekarri egun honetan.

Urriak 14 asteazkena

9:30-10:30              15:15-16:15

Julene Azpeitia haurreskola aurrean /Frente a la escuela infantil Julene Azpeitia

 

LEHENDIK BEKADUNAK IZAN DIREN IKASLEAK ETA IAZTIK ALDAKETAREN BAT BADAGOEtxebizitza helbidean  aldaketa, kontu korronte aldaketa aldaketaren bat badago  bi modutara egin daiteke:

1.-On Line egin

2.- Inpresoan idatzi eta guk aldatuko dugu.

Ondorengo kasuren bat ematen bada dokumentazioaren fotokopia  aurkeztu behar da:

  • Banatutako bikoteen arteko hitzarmenak eta tutela/adopzioen kasuetan  iaztik aldaketarik balego.
  • Desgaitasun agiriak .
  • EHtik kanpo egiten badira Errenta aitorpenak
  • Laguntza sozialak jasotzen badira: dagokion erakundeak emandako ziurtagiria.
  • Neba-arrebak gehitu badira, familia liburua ekarri behar da.
  • Familia ugariaren txartela ala badagokio
  • Ogasunean deklaratu gabeko diru-sarrerak dokumentuak  aurkeztu behar dira.
  • Diru-laguntza jasotzen duen pertsonak bere identifikazio dokumentuak aldaketarik izan  badu, dokumentu horiek aurkeztu behar ditu.

Urriak 15 osteguna, Urriak 16 ostirala

Ordutegia:/Horario  9:30-10:30                15:15-16:15

Julene Azpeitia haurreskola aurrean

 

BEKA BERRIAK ESKATZEKO DOKUMENTAZIOA ENTREGATZEA

  • LAGUNTZA SOZIALEN JASOTZAILEAK: Dagokion erakundeak emandako ziurtagiria
  • SALBUETSITAKO DIRU-SARRERAK: Ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiko pentsioaren ziurtagiria, zurztasun-pentsioarena, kaleratzearengatiko kalte-ordainena eta abar.
  • HIRI-ONDASUNEN KATASTROKO BALIOAK: Etxebizitza bat baino gehiago izanez gero, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kopia aurkeztu beharko da, bizikidetza-unitateko kideen jabetzako guztiena, hain zuzen.
  • DIBORTZIO, BANAKETA, IZATEZKO BIKOTEKIDEEN BANAKETA EDO ANTZEKO EGOEREN KASUAN: Hitzarmen arautzaileak / Elkarbizitza-ziurtagiria / Pentsioen egiaztagiri eguneratuak eta, hala badagokio, aitaren edo amaren ezkontidearen edo bikotekidearen diru-sarrerak.
  • AITONA-AMONAK: Elkarbizitza-ziurtagiria, udalak emandakoa.
  • DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK Desgaitasun-gradua aitortzen dion egiaztagiria.
  • FAMILIA-HARRERAN DIREN ADINGABEAK: Harrerari buruzko foru-agindua eta aldundiak erabakitako harrerako baldintzen fotokopia.
  • ANAI-ARREBA UNIBERTSITARIOA: Matrikulatuta dagoela egiaztatu eta errentamendu-kontratua aurkeztu, hala dagokionean.
  • BESTELAKO DOKUMENTUAk DIRU-SARRERAK ADIERAZTEKO : Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak eta ekonomia-egoera adierazteko garrantzitsutzat jotzen dituen edozein agiri; hala nola, kaleratze-kitapenak, enplegu-erregulazioko espedienteak, behar bezala erregistratutako dohaintzak eta abar.
  • ERRENTA-AITORPENA BESTE AUTONOMIA ERKIDEGOREN BATEAN AURKEZTURIKO AITORPENA
  • ERRENTA-AITORPENA EGIN EZEAN: Kide konputagarri guztiek eskuratutako diru-sarreren egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko dira (gizarte-laguntzak jasotzeko dagokion erakundeak emandako ziurtagiria, salbuetsitako diru-sarrerak, zenbatekoa dela-eta aitortu gabeko diru-sarrerak, balio higigarrien errendimenduak; banku-gordailuak, kontu-korronteen interesak…). Era berean, profesionalek eta enpresaburuek aurkeztutako zatitutako ordainketengatiko aitorpenen fotokopiak ere aurkeztu beharko dira, baita artikulu honetako lehen zenbakian jasotako informazioa ere.
  • Genero-indarkeria jasan duten bizikidetza-unitate batekoak badira ikasleak betekizun akademikoak bete barik ere eman egingo dira laguntzak. Egoera hori urruntzeko agindu judizialaren, kondena-epai judizialaren edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenaren bidez justifikatuko da.

Urriak 20 asteartea, Urriak 21 asteazkena, Urriak 22 osteguna

Bi modutara egin daiteke:

1.-On Line egin

2.- Eskolan: hitzordua eskatu idazkaritza@zabalarra.com helbidean.

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top