2025/2026 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik dago otsailaren 3tik 14ra, online edo aurrez-aurre.
Aurrez aurreko kontsultetarako ordutegia astelehenetik ostiralera 09:15etatik 13:00era eta 15:15etik 16:15era da.
Zalantzarik izanez gero idatzi idazkaritza@zabalarra.com helbidera edo deitu 946202143 telefonora.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia edo haren gurasoak edo tutoreak agertzen diren beste egiaztagiri ofizial baliokidea.
- Aita, ama edo tutorearen NAN edo ANT fotokopia. Ez da aurkeztu behar tramitazioa on-line egiten bada eta nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak balioztatzen badu dokumentu hori.
- Udalak emandako ohiko bizilekuaren (ikaslearena, aitarena, amarena edo tutorearena) errolda kolektiboaren ziurtagiria.
- Ikaslea familia-harreran hartzen bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
- Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria. Esate baterako: ezkontide ohiaren baimen-idazkia, eskaera bermatzen duen ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria).
- Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila txikiago batean onartzeko eskabidearen kasuan, egoera hori ziurtatzen duen mediku-txostena.
- Eskatzailearen gizarte- eta hezkuntza-egoerari buruzko galdetegia, zeinaren bidez zehaztuko baita, dagokion plaza-erreserbaren ondorioetarako, nork duen berariazko hezkuntzalaguntzaren premiarik, eremu horretan zaurgarritasun handiena izateagatik. Aurreko prozesu batean galdetegia jadanik bete duten pertsonen kasuan, orduan emandako erantzunak hartuko dira kontuan.
Informazio gehiagorako, kontsultatu https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2025/se-fija-el-plazo-de-matriculacion-de-la-escuela-publica-vasca/
Zatoz gurera!