3.mailako ikasleak URAREN ZIKLOA landu dute eta, beste jarduera askoren artean, bat Araztegia barrutik ezagutzea izan da. Bisitan denetarik ikasi dute: ur zikina nola garbitzen den, ura ezinbestekoa zergatik den eta komunetik behera komuneko papera baino ezin dela bota (“besterik ez!” gogorarazten digute beraiek). Asko ikasita eta opari eta guzti bueltatu dira! Hona hemen laburpen bideotxo bat: