Inklusio jaia
Maiatza ezin hobeto bukatzeko Guraso Elkarteko inklusio batzordeak antolatutako jaialdian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Maiatza ezin hobeto bukatzeko Guraso Elkarteko inklusio batzordeak antolatutako jaialdian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
6.mailako ikasleak, Bizkaiko beste ikasle batzuk bezala, bertsolaritza saioak izan dituzte ikasturte osoan. Bertso guzti horiek Bilbertsoak bertso-bilduman elkartu dituzte. Jarraian ikus dezakezue gure eskolakoek taldean sortutakoak: Bilbertsoak Horrez gain, pasadan asteartean San Agustinera joan ziren Durangoko eskolen ikasturteko bertso topaketara. Aurten ere, urtero bezala, bertan plazaratu dituzte taldeka egindako lanak. Goiz polita pasatu
Askotan, mugikor berria dugunean, ez daukagu argi eskolako posta elektronikoa nola gehitu behar dugun; lagungarria izango delakoan, hurrengo bideotutoriala egin dugu jarraitu beharreko pausuak azalduz:
Bideotutoriala: nola gehitu mugikorrean eskolako kontua Read More »
Urtero lez, eskolako Lehen Hezkuntza osoko ikasleek Durangaldeko Artisten Elkarteak antolaturiko eskolen arteko XV. marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketan parte hartu dute. Umeak arte munduan murgiltzea da helburu nagusia, sarien motibazioaz haratago. Horretarako, artearen topaleku izango da Ezkurdiko Erakusketa Aretoa maiatzaren 24tik ekainaren 9ra arte; sari banaketa ekainaren 1ean egingo da, Ezkurdi plazan. Animatu artelanak
Eskolen arteko XV. marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketa Read More »
Gure eskolan ikasleei beren nortasun indibiduala garatzeko aukera ematen diegu, norbere burua estimatzen ikasiz eta elkartasunean eta errespetuan oinarritutako harreman pertsonalak burutuz; horregatik, hezkidetzan hezten ditugu, eta maiatzak 17ko egunarekin bat egiten dugu. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual,
Maiatzak 17: LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna Read More »
Hemendik desagertuta ibili bagara ere, Zabalarrako komunitatea ez da geratu: maiatzaren 12an La Cuadri del Hospi-k antolatutako martxa familiarrean parte hartu eta elkarrekin zaindutako landarea landatu genuen. Hauez gain, egun osoan zehar hainbat ekintza egon ziren: musika, ile-mozketa solidarioak, tailerrak,… Egunero minbiziari aurre egin behar dien haur eta nerabeez harro, baita beraien familiez ere. EUTSI
Maiatzak 12: La Cuadri del Hospi Read More »
Igande honetan, maiatzak 12, La Cuadri del Hospi-k antolatutako GU BE ZUEK GARA egun guztiko ospakizunaren gaineko informazioa helarazten dizuegu: Gainera, ibilbidean zehar gure eskolak eramango duen pankartaren leloa aukeratzeko prozesuaren argazkika ere atxikitzen dizkizuegu: Bustintza ondoko parkinean itxarongo zaituztegu goizeko 10:00etan, animatu!
Maiatzaren 2an, Bullying edo eskola jazarpenaren aurkako nazioarteko egunean, eskolako delegatuek BAT taldearekin elkarlanean, Zabalarra eskola gune segurua dela ziurtatzeko neurriak hartu genituen: tratu onen zaindari, arazoetan bitartekari eta bakarrik zeudenei laguntza eskainiz jolasorduetan eta sarrera-irteeretan.
BULLYING-AREN KONTRAKO EGUNA Read More »
Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia, eta jakin badakigu helburu horrekin familiak eta eskolak bat egiten dugula, baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta familien arteko koordinazioa ezinbestekoa dela. Hurrengo estekan GASCA-k eskaintzen dituen menu guztiak ikusteko sarbidea daukazue. MENU GUZTIAK
Pasadan astean, apirilaren 23an, mundu mailan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Aste osoan zehar bibliopatioa izateaz gain, hainbat familiak ipuin klasikoak kontatu zizkiguten hizkuntza ezberdinetan: errumaniera, wolofa, ingelesa, arabiera,… denetarik entzuteko zortea izan genuen. Bihotzez, eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Jarraian, aste horretako momentuak biltzen dituen bideoa daukazue: