Zabalarra Eskola

Gu be zuek gara

Igande honetan, maiatzak 12, La Cuadri del Hospi-k antolatutako GU BE ZUEK GARA egun guztiko ospakizunaren gaineko informazioa helarazten dizuegu:   Gainera, ibilbidean zehar gure eskolak eramango duen pankartaren leloa aukeratzeko prozesuaren argazkika ere atxikitzen dizkizuegu: Bustintza ondoko parkinean itxarongo zaituztegu goizeko 10:00etan, animatu!

Gu be zuek gara Read More »

JANTOKIA-MENUA

Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia, eta jakin badakigu helburu horrekin familiak eta eskolak bat egiten dugula, baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta familien arteko koordinazioa ezinbestekoa dela. Hurrengo estekan GASCA-k eskaintzen dituen menu guztiak ikusteko sarbidea daukazue. MENU GUZTIAK    

JANTOKIA-MENUA Read More »

Liburuaren astea

Pasadan astean, apirilaren 23an, mundu mailan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Aste osoan zehar bibliopatioa izateaz gain, hainbat familiak ipuin klasikoak kontatu zizkiguten hizkuntza ezberdinetan: errumaniera, wolofa, ingelesa, arabiera,… denetarik entzuteko zortea izan genuen. Bihotzez, eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Jarraian, aste horretako momentuak biltzen dituen bideoa daukazue:

Liburuaren astea Read More »

Kirol ekintzak: atletismoa

Durangaldeko mankomunitateak kirola sustatzeko ekintzak antolatu ditu ikasturtean zehar, eta Zabalarrak horietan parte hartu du (trinketea, belodromoa eta atletismoa). Gaurkoan, 5.mailakoek 3.zikloko ikasleek atletismo pistan izandako esperientzia kontatuko digute:   ATLETISMO Azken bi asteetan 5. eta 6. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko saioetan, Durangoko atletismo pistara joan gara. Bertara hurbildu gara, atletismo mundua hobeto ezagutzeko eta

Kirol ekintzak: atletismoa Read More »

Scroll to Top