Gaba Baltza eskolan
Kalabazak hustu, kandelak piztu, pasadizo beldurgarrietatik igaro,… ohitura zaharrak berreskuratuz egun magikoa bizi genuen pasadan ostiralean eskolan.
Gaba Baltza eskolan Read More »
Kalabazak hustu, kandelak piztu, pasadizo beldurgarrietatik igaro,… ohitura zaharrak berreskuratuz egun magikoa bizi genuen pasadan ostiralean eskolan.
Gaba Baltza eskolan Read More »
Arritxulo Aterpetxea Oiartzunen dago, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean, naturaz inguratutako paraje zoragarrian. Hil honetako 22an eta 23an, 2. mailako ikasleek bertan egoteko aukera izan zuten, abenturaz, bizipenez eta une bereziz betetako bi egun igaroz.
2.mailako ikasleak Arritxulon izan dira Read More »
San Fausto jaietan murgilduta gaudela aprobetxatuz, HH4 eta HH5eko umeek herritik ibilbidea egin dute: Santa Ana plazan buruhandiak izatera jolastu dira, eta udaletxetik ere pasatu dira Patxikotxu agurtzera. Gora San Fausto jaiak! 🎉
San Faustoak ospatzen Read More »
Urriaren 1ean eta 2an, LH5eko ikasleek egonaldia egin zuten Zugaztietan. Eskolako errutinatik aterata, elkarrekin bizipen berriak partekatu eta oroitzapen politak sortu zituzten. Jarraian egonaldian bizitako une batzuk jasotzen dituen bideo txiki bat daukazue, gozatu!
Zugaztietako egonaldia Read More »
Pasadan astean LH4ko ikasleek egonaldi ederra egin zuten Urbasan. Naturaz inguratuta, elkarrekin hainbat jarduera eta esperientzia bizitzeko aukera izan zuten, momentu berezi eta dibertigarriak partekatuz. Esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat! Hona hemen egonaldian bizitako une batzuk jasotzen dituen bideo txiki bat:
LH4ko ikasleak Urbasan Read More »
Jarraian duzue ikasturte honetako txangoen bideoa; betikolez, oso gustura ibili ziren eta primeran pasatu zuten!
Ikasturte bukaerako txangoak Read More »
Joan den astean, LH6ko ikasleek Durangoko Bertso Topaketan parte hartu zuten, ikasturtean zehar landutako bertsoak beste ikastetxeetako ikasleekin partekatuz eta euskal ahozko kulturaz gozatuz.
Durangoko Bertso Topaketan LH6ko ikasleak Read More »
Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleetatik Lehen Hezkuntzako 6. mailakoetara arte, denek izan dute aukera elkarrekin gozatzeko eta erronka dibertigarrietan parte hartzeko. Patioa eta eskolako guneak topagune bihurtu dira, non armiarma sareak zeharkatu, soka saltoan trebetasuna erakutsi, zapitxoa harrapatu eta krokodiloak ere hortzak erakutsi dituzten.
JOLASEK ESKOLA HARTU DUTE Read More »
LH6ko ikasleek arrakasta handiz parte hartu dute Durangoko Booktrailer lehiaketan,gazteen artean irakurzaletasuna, sormena eta ikus-entzunezko adierazpena sustatzea helburu duen ekimenean. Emaitzak bikainak izan dira; gainera, gure eskolako talde batek 1. saria eskuratu du, eta beste batek 2. saria! Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei egindako lanagatik, erakutsitako irudimenagatik eta talde-lanerako gaitasunagatik! Saritutako bi taldeen booktrailerrak:
LH6ko ikasleak sarituak Durangoko Booktrailer lehiaketan Read More »
Maiatzaren 2an Bullying-aren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, eskolan hausnarketarako unea izan dugu. Ikasle delegatuek kartelak sortu eta bideo bat grabatu dute, errespetuaren eta elkar zaintzearen garrantzia azpimarratuz. Guztion ardura da giro segurua eraikitzea, guztion kontua da bullying-ari aurre egitea.
Bullying-aren aurkako eguna Read More »