Ukitzeko artea
Martxoko lehen hamabostaldian, gure eskolak esperientzia artistiko berezi eta berritzailea bizitzeko aukera izan du Ukitzeko artea (irisgarritasun bisualeko programa) ekimenari esker. Proposamen honen bidez, ikasleek Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma iraunkorreko zortzi lan ezagutzeko aukera izan dute, baina ohiko modutik harago: kasu honetan, ukimenaren bidez; horrela, artea sentitzeko eta ulertzeko beste bide bat esploratu dute. […]









