Zabalarra Eskola

Author name: zabalarra

JANTOKIA-MENUA

Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia, eta jakin badakigu helburu horrekin familiak eta eskolak bat egiten dugula, baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta familien arteko koordinazioa ezinbestekoa dela. Hurrengo estekan GASCA-k eskaintzen dituen menu guztiak ikusteko sarbidea daukazue. MENU GUZTIAK    

JANTOKIA-MENUA Read More »

Liburuaren astea

Pasadan astean, apirilaren 23an, mundu mailan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Aste osoan zehar bibliopatioa izateaz gain, hainbat familiak ipuin klasikoak kontatu zizkiguten hizkuntza ezberdinetan: errumaniera, wolofa, ingelesa, arabiera,… denetarik entzuteko zortea izan genuen. Bihotzez, eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Jarraian, aste horretako momentuak biltzen dituen bideoa daukazue:

Liburuaren astea Read More »

Kirol ekintzak: atletismoa

Durangaldeko mankomunitateak kirola sustatzeko ekintzak antolatu ditu ikasturtean zehar, eta Zabalarrak horietan parte hartu du (trinketea, belodromoa eta atletismoa). Gaurkoan, 5.mailakoek 3.zikloko ikasleek atletismo pistan izandako esperientzia kontatuko digute:   ATLETISMO Azken bi asteetan 5. eta 6. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko saioetan, Durangoko atletismo pistara joan gara. Bertara hurbildu gara, atletismo mundua hobeto ezagutzeko eta

Kirol ekintzak: atletismoa Read More »

Book Trailer lehiaketa

6.mailako ikasleak Book Trailer-ak prestatu dituzte Durangoko udalak antolatutako lehiaketan parte hartzeko. Book Trailer-a egiteko Francesca Sanna-ren BIDAIA liburuan oinarritu dira. Hurrengo egunetan ikasleen lanak igotzen joango gara, egin dituzten lan bikainak ikus ditzazuen. Hemen dituzue gaurko biak:

Book Trailer lehiaketa Read More »

Scroll to Top