Zabalarra Eskola

2. mailako ikasleak lanbideak ezagutzen

2. mailako ikasleak lanbideak lantzen ari dira azken asteotan.

Horretarako, familien laguntza izan dute. Ikasgelara hainbat guraso eta senitarteko etorri dira beraien lanbideak azaltzera: suhiltzailea, baso ingeniaria, irakaslea, optometrista eta traktore transmisioen lantegian lan egiten duen profesionala.

Bisita hauek oso interesgarriak izan dira, eta ikasleek galderak egiteko eta lanbide ezberdinak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Eskerrik asko parte hartu duten familiei!

 

 

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top