Iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere jolasen eguna ospatu dugu eskolan. Haur Hezkuntzako 4 urtekoetatik hasita Lehen Hezkuntzako 6.mailara arteko ikasleek parte hartu dute hainbat jolasetan: armiarma, soka salto, zapitxo eta txorokil batzea. Gaurko egunak arrakasta izateko ikasle eta irakasle guztien inplikazioa ezinbestekoa izan da, eskerrik asko!