Zabalarra Eskola

Euskararen Eguna ospatu dugu Zabalarra Eskolan

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatu dugu eskolan, euskaraz bizitzeko eta gure hizkuntza maitatzen jarraitzeko.

Goizean gaztainak erre, txikiek “Zapularra” txotxongiloarekin gozatu eta hamaiketako berezia egin dugu; arratsaldean, kantaldietan giro ezin hobea egon da. Euskaraz biziz eta euskaraz ospatuz, egun ederra izan dugu.

Hemen daukazue gaurko eguneko laburpen bideo bat!  EUSKARAREN EGUNA 2025

Arratsaldean guraso elkarteak antolatutako ekintzekin jarraituko dugu jai giroan.

Gora Zabalarra, eta gora euskara!

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top