Gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, jarduera bereziak egin ditugu eskolan.
Haur Hezkuntzan, goizean parkera joan dira ipuinak irakurtzera, eta arratsaldean ipuin kontaketa saioak izan dituzte.
Lehen Hezkuntzan, 3.zikloko ikasleek 1.zikloko gazteenei ipuinak irakurri dizkiete, eta 4.mailakoek opari-ipuina egin diete 3.mailakoei, irakurketa partekatzeko une polita sortuz; gainera, arratsaldean parkeetara irten dira liburuez gozatzera.
Egun guztiz atsegina izan da, liburuez gozatzeko aukera paregabea aprobetxatu dugularik. 📖✨