3 urteko gelakoen proiektua: etxe motak
Hiru urteko gelakoek erakusketa antolatu dute familientzat etxeen proiektuei bukaera emateko. Hemen daukazue prozesu osoa erakusten duen laburpen txiki bat:
3 urteko gelakoen proiektua: etxe motak Read More »
Hiru urteko gelakoek erakusketa antolatu dute familientzat etxeen proiektuei bukaera emateko. Hemen daukazue prozesu osoa erakusten duen laburpen txiki bat:
3 urteko gelakoen proiektua: etxe motak Read More »
Udaberria datorrela eta, lan eta lan ibili gara eskolako ortuan: LH2koek porruak jaso dituzte; LH4koak fin ibili dira, babak batu, patatak erein eta kalabazak landatzen; LH6koek erromeroa landatu dute. Eskerrak eman nahi dizkiogu eskolako amona bati, ekarritako intsentsuagatik.
Ortua udaberrirako prestatzen Read More »
Aurten gure eskolako iñauterietako gaia IPUINAK izan da; hemen daukazue laburpen bideo bat. Ondo pasa jai egunak!
3.mailako ikasleak URAREN ZIKLOA landu dute eta, beste jarduera askoren artean, bat Araztegia barrutik ezagutzea izan da. Bisitan denetarik ikasi dute: ur zikina nola garbitzen den, ura ezinbestekoa zergatik den eta komunetik behera komuneko papera baino ezin dela bota (“besterik ez!” gogorarazten digute beraiek). Asko ikasita eta opari eta guzti bueltatu dira! Hona hemen laburpen
LH3koak Araztegian Read More »
2025/2026 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik dago otsailaren 3tik 14ra, online edo aurrez-aurre. Aurrez aurreko kontsultetarako ordutegia astelehenetik ostiralera 09:15etatik 13:00era eta 15:15etik 16:15era da. Zalantzarik izanez gero idatzi idazkaritza@zabalarra.com helbidera edo deitu 946202143 telefonora. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia edo haren gurasoak edo tutoreak agertzen diren beste egiaztagiri ofizial baliokidea.
2025/26 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik! Read More »
Urtero lez, gure Mari Domingi eta Olentzero kuttunak eskolatik pasatu dira oporrak hartu baino lehen; hainbat opari banatu dituzte, eta atsegin handiz gure eskolako ikasleen abestiak entzun dituzte. Guztiok opor zoriontsuak izan dezazuen opa dizuegu.
Mari Domingi eta Olentzero eskolan Read More »
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan hainbat ekintzekin: gaztainerre, antzerkia, dantzaldia,… Gogoratu egun hauetan euskaraz gozatzen jarraitzeko aukera paregabea duzuela Durangoko 59. liburu eta diska azokan!
Euskararen eguna 2024 Read More »