Zabalarra Eskola

Liburuaren astea

Pasadan astean, apirilaren 23an, mundu mailan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Aste osoan zehar bibliopatioa izateaz gain, hainbat familiak ipuin klasikoak kontatu zizkiguten hizkuntza ezberdinetan: errumaniera, wolofa, ingelesa, arabiera,… denetarik entzuteko zortea izan genuen. Bihotzez, eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Jarraian, aste horretako momentuak biltzen dituen bideoa daukazue:

Liburuaren astea Read More »

Kirol ekintzak: atletismoa

Durangaldeko mankomunitateak kirola sustatzeko ekintzak antolatu ditu ikasturtean zehar, eta Zabalarrak horietan parte hartu du (trinketea, belodromoa eta atletismoa). Gaurkoan, 5.mailakoek 3.zikloko ikasleek atletismo pistan izandako esperientzia kontatuko digute:   ATLETISMO Azken bi asteetan 5. eta 6. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko saioetan, Durangoko atletismo pistara joan gara. Bertara hurbildu gara, atletismo mundua hobeto ezagutzeko eta

Kirol ekintzak: atletismoa Read More »

Book Trailer lehiaketa

6.mailako ikasleak Book Trailer-ak prestatu dituzte Durangoko udalak antolatutako lehiaketan parte hartzeko. Book Trailer-a egiteko Francesca Sanna-ren BIDAIA liburuan oinarritu dira. Hurrengo egunetan ikasleen lanak igotzen joango gara, egin dituzten lan bikainak ikus ditzazuen. Hemen dituzue gaurko biak:

Book Trailer lehiaketa Read More »

Jolasen eguna

Opor aurretik JOLASEN EGUNA egin genuen eskolan. Hemen daukazue 3.mailakoek egin duten egun horren laburpena:   JOLASEN EGUNA Jolasen eguna martxoaren 22an ospatu genuen. Hona hemen egin genituen jolasetako batzuk: Zelako jolas dibertigarriak!! Jolas mota asko daude: sokasalto jolasak,armiarma eta zapitxo futbola.Oso ondo pasatu genuen. 5.Mailakoak txikitxoekin jolasten ari dira. Azeria,oiloa  eta sugea  deitzen da

Jolasen eguna Read More »

Scroll to Top