Maiatzak 17: LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Gure eskolan ikasleei beren nortasun indibiduala garatzeko aukera ematen diegu, norbere burua estimatzen ikasiz eta elkartasunean eta errespetuan oinarritutako harreman pertsonalak burutuz; horregatik, hezkidetzan hezten ditugu, eta maiatzak 17ko egunarekin bat egiten dugu.

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da. Izan ere, oraindik ere LGTBIQ+ pertsonek sufritzen duten diskriminazioa salatu behar dugu.

Batzuei dantza egitea eta gorputza mugitzea lotsa ematen dien arren, parte hartzera animatu ziren; beste batzuk, gorputza astinduz ederto pasa zuten.

 

                                                         Ireki zure bihotz handia eta alaia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude