Zabalarra Eskola

Book Trailer lehiaketa

6.mailako ikasleak Book Trailer-ak prestatu dituzte Durangoko udalak antolatutako lehiaketan parte hartzeko. Book Trailer-a egiteko Francesca Sanna-ren BIDAIA liburuan oinarritu dira. Hurrengo egunetan ikasleen lanak igotzen joango gara, egin dituzten lan bikainak ikus ditzazuen. Hemen dituzue gaurko biak:

Book Trailer lehiaketa Read More »

Jolasen eguna

Opor aurretik JOLASEN EGUNA egin genuen eskolan. Hemen daukazue 3.mailakoek egin duten egun horren laburpena:   JOLASEN EGUNA Jolasen eguna martxoaren 22an ospatu genuen. Hona hemen egin genituen jolasetako batzuk: Zelako jolas dibertigarriak!! Jolas mota asko daude: sokasalto jolasak,armiarma eta zapitxo futbola.Oso ondo pasatu genuen. 5.Mailakoak txikitxoekin jolasten ari dira. Azeria,oiloa  eta sugea  deitzen da

Jolasen eguna Read More »

Martxoak 8 – Zuetaz harro!

Eskolatik hasi eta herrian jarraituz, ZUETAZ HARRO goraipamena lau haizetara zabaldu dugu Zabalarra eskolatik. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen den eguna da martxoak 8. Hona hemen etxeko txikientzako bideo labur hau, egun horren aldarrikapenen azalpen errez eta argia ematen duena.    

Martxoak 8 – Zuetaz harro! Read More »

JANTOKIA-MENUA

Gure helburu nagusia eskola-jantokian ditugun haurrengan elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea da; badakigu helburu hori familia eta eskolak partekatzen dugula, eta hori horrela izan dadin, hezitzaileen arteko eta hezitzaile eta gurasoen arteko koordinazioa ezinbestekoa da. GASKAREN MENU GUZTIAK CEIP ZABALARRA HLHI_COMIDAS_BASAL_marzo-2024

JANTOKIA-MENUA Read More »

Inauteriak heldu dira!

Gaur, eskolan, inauteriak ospatu ditugu. Aurtengo gaia ZIENTZIA izan da eta hainbat mozorro ikusi ahal izan ditugu. Mozorroen artean, euri tantak, ekaitza, ostadarra, zientzialariak, zenbakiak, elementu kimikoak, Lur planeta, eguzkia eta unibertsoa aurkitu ahal izan ditugu. Eguna ospatzeko, jaialdia egin dugu, eta honen aurkezleak Paul Muñoz, Abdolouye Yalcouye eta Issa Diakite izan dira. Aurkezpena egiteko,

Inauteriak heldu dira! Read More »

Scroll to Top