Zabalarra Eskola

Author name: zabalarra

MILA KOLORETAKO ESKOLA. MILA KOLORETAKO MUNDUA

Maiatzaren 17an Zabalarra Eskolan LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu genuen “Koloretako eskola. Mila koloretako mundua”lemapean. Horretarako, ipuinak eta zenbait irakurketa eta solasaldi irakurri genituen gelan, eta taldeen argazkiak atera genituen guztien artean sortutako muralaren aurrean. Horma-irudi bat, non mila koloretako eskolaren logoa irudikatzen dugun, gure eskola oro har anitza dela erakusteko. https://youtu.be/4Gklxol5-4Q

MILA KOLORETAKO ESKOLA. MILA KOLORETAKO MUNDUA Read More »

AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA ZABALIK URTARRILAREN 18tik 29ra BITARTEAN

Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean  zabalik egongo da 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea, bai eskolan bertan zein on-line. Informazio guztia Hezkuntzako web orri honetan duzue: https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/ Zalantzak argitzeko telefonoz (94 620 21 43 / 94 620 06 12) edo emailez (idazkaritza@zabalarra.com) komunikatu zintezkete eskolarekin astelehenetik-ostiralera 09:15etik-16:30era. https://youtu.be/FzX76HdNKXs

AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA ZABALIK URTARRILAREN 18tik 29ra BITARTEAN Read More »

Scroll to Top