COVID 19 inguruko prozedura abendutik aurrera

COVID-19a gure gizartean, eta, batez ere, txertatu gabeko ikasleen artean izaten ari den bilakaerak orain arte egin ditugun prozedurak egokitzea eskatzen du.

Hilabete hauetan zehar Osasun eta Hezkuntza Sailek modu koordinatuan aztertu ditu pandemiaren bilakaera eta ikasgeletan aurrez aurreko ikaskuntza bermatzeko garatu beharreko ekintzak eta protokoloak.

Azken datuen arabera, gora egin du etengabe COVID-19a duten 12 urtetik beherako ikasleen kopuruak. Hori dela eta, abenduaren 1etik aurrera ikastetxetako baheketekin loturiko prozedura eta familiei komunikatzeko modua hobetzea erabaki da.

Osakidetzak beste prozedura bat bidali digu:

  • Erreferentziako ESIak ikastetxeari jakinaraziko dio ikasgela/ikasturte/etapa batean baheketa bat egin behar dela, eta hori egiteko jarraibideak emango dizkio.
  • Ikastetxeak ESIk bidalitako informazioa helaraziko die eragindako familiei, jarduteko moduarekin batera (mezu horretan bidaliko den dokumentazioa erantsi da). Prozedura honetan, ikastetxeak informazio hori helaraziko die familiei, besterik ez.

Oro har, listu-laginetan PCR bat egingo da, hain inbaditzailea ez den proba bat, lagin nasofaringeoa hartzeak sortzen dituen eragozpenak saihesten dituena.

Baheketak eginda transmisio-kateak moztu nahi dira, eta ikasgelako egoera zein den baloratu, COVID-19aren kutsatzeei dagokienez. Gure ustez, modu horretan egiteak nabarmen arinduko du balizko kasu positiboen detekzioa, presentzialtasuna indartzeaz gain, askoz azkarrago zehazten baitu zein ikasle dauden infekziorik gabe, eta horrek lasaitasuna ekarriko die familiei.

OHARRA: Guzti hau dela eta, oso garrantzitsua da eskolako posta elektronikoari (gmail) adi egotea, kasu posibleei buruzko informazioa helarazten bazaizue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude