Zabalarra Eskola

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO BIOLENTZIAREN AURKAKO EGUNA

AZAROAK 25 ETA GAINERAKO 364 EGUNAK

ERASOEN AURREAN ZABALARRAN DENOK BAT

Guk, Zabalarra eskola osatzen dugun neska-mutil,gizon eta emakumeek gure eskola gune segurua izatea nahi dugulako lagun ona izatea zer den adierazi nahi dugu:

  • Beti ondo tratatzen gaituztenak lagunak
  • Beste pertsona batzuek erasotu, baztertu, iraindu, umiliatu…egiten gaituztenean lagunek laguntzen gaituzte.
  • Lagun onak ez zaitu derrigortuko nahi ez duzuna egitera.
  • Jolastu nahi ez baduzu zure lagunak errespetatuko zaitu.
  • Musurik eman nahi ez baduzu zure lagunak onartuko du.
  • Bakarrik, triste … zaudenean lagun ona zugana hurbilduko da.

EZ EZETZ DA!

ZABALARRAK GENERO INDARKERIARI EZETZ ESATEN DIO!!!

Asteazkenean,  azaroaren 25ean, morez edo beltzez jantzita etortzea proposatzen dizuegu edo apaingarriren bat ekartzea. (zapia, nikia,…)

MIN EGITEN DIGUNARI PLANTO!

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top