Guk, Zabalarra eskola osatzen dugun guztiok gure eskola gune segurua izatea nahi dugu.
Espazioen erdiguneak NESKENAK* ere badirela azpimarratu nahi dugu.
Handitik txikira eta txikitik handira elkar zainduko dugu eta MIN EMATEN DIGUNAREN AURREAN PLANTO EGINGO DUGU!
EZ EZETZ DA; ZABALARRAK INDARKERIa matxista guztiei EZETZ ESATEN DIO!!
AZAROAREN 25EKO BERTSOA
Emakumeonganako
milaka atake,
sarritan utzi izan
gaituzte aparte,
ezabatuaz gure
izen eta izate.
Borrokan jarraituko
dugu guk jo ta ke
gu guztiok aukera
berak izan arte
(6.mailako ikasleak)
DENOK ZUK
Denok zu denok zu, zarena zarela berdin du.
Ez, ez da, ez da zure arazoa soilik. Ez da zure errua ez da.
Nahi duzuna izan zaitezke zu, zarena izan zaitez.
Denok….etxean, kalean munduan zehar libre izan.
Eman aurrera bi pausu.
Entzun mutil edozein kolore jantzi dezakezu. Panpinekin jolastu hala nahi
baduzu, gona jantzi eta ezpainak margotu.
Aizu, neska edozein kirol daukazu zure zain. Nahi duzuna izateko zara gai
indartsua, ausarta eta argia zara.
Denok…Mutil edo neska berdin du.
Eta ez bazara ez neskak ez mutila zure izaeraren emaitza errespeta dadila
Maite ditzagun gorputzak diren bezala. Apain dezagun azaka momenturo
nahi bezala.
Inor ez da inoren menpe. Inor ez da inoren jabe.
Min ematen badu maitasunik ez du. Hori baino hobeto egiten badakigu.
Hemen inor ez da inor baino gehiago egin dezagun salto hemendik haratago.