Zabalarra Eskola

2023-2024

Eskolako jaialdia 2024

Aurtengo eskolako jaialdi osoa ikusteko aukera daukazue jarraian. Goza ezazue eskolako dantza guztiekin, Afrikar soinuekin, eta eskolako nagusiek egindako aurkezpen profesionalarekin! Eskerrik asko grabazio lanetan ibili zinetenoi (nahiz eta eguzkiak gogor jo) eta hurbildutako guztiei!

Ikasturte bukaerako irteerak

Eskolako ikasturte bukaerako irteera egin zuten hilaren 5ean Haur Hezkuntzakoek, eta 12an Lehen Hezkuntzakoek. Itzel pasatu zuten (nahiz eta batzuei txaparroi ederra jauzi) eta poz-pozik bueltatu ziren.

Inklusio jaia

Maiatza ezin hobeto bukatzeko Guraso Elkarteko inklusio batzordeak antolatutako jaialdian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Bertsolaritza

6.mailako ikasleak, Bizkaiko beste ikasle batzuk bezala, bertsolaritza saioak izan dituzte ikasturte osoan. Bertso guzti horiek Bilbertsoak bertso-bilduman elkartu dituzte. Jarraian ikus dezakezue gure eskolakoek taldean sortutakoak: Bilbertsoak   Horrez gain, pasadan asteartean San Agustinera joan ziren Durangoko eskolen ikasturteko bertso topaketara. Aurten ere, urtero bezala, bertan plazaratu dituzte taldeka egindako lanak. Goiz polita pasatu …

Bertsolaritza Read More »

Eskolen arteko XV. marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketa

Urtero lez, eskolako Lehen Hezkuntza osoko ikasleek Durangaldeko Artisten Elkarteak antolaturiko eskolen arteko XV. marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketan parte hartu dute. Umeak arte munduan murgiltzea da helburu nagusia, sarien motibazioaz haratago. Horretarako, artearen topaleku izango da Ezkurdiko Erakusketa Aretoa maiatzaren 24tik ekainaren 9ra arte; sari banaketa ekainaren 1ean egingo da, Ezkurdi plazan. Animatu artelanak …

Eskolen arteko XV. marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketa Read More »

Maiatzak 17: LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Gure eskolan ikasleei beren nortasun indibiduala garatzeko aukera ematen diegu, norbere burua estimatzen ikasiz eta elkartasunean eta errespetuan oinarritutako harreman pertsonalak burutuz; horregatik, hezkidetzan hezten ditugu, eta maiatzak 17ko egunarekin bat egiten dugu. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, …

Maiatzak 17: LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna Read More »

Maiatzak 12: La Cuadri del Hospi

Hemendik desagertuta ibili bagara ere, Zabalarrako komunitatea ez da geratu: maiatzaren 12an La Cuadri del Hospi-k antolatutako martxa familiarrean parte hartu eta elkarrekin zaindutako landarea landatu genuen. Hauez gain, egun osoan zehar hainbat ekintza egon ziren: musika, ile-mozketa solidarioak, tailerrak,… Egunero minbiziari aurre egin behar dien haur eta nerabeez harro, baita beraien familiez ere. EUTSI …

Maiatzak 12: La Cuadri del Hospi Read More »

Gu be zuek gara

Igande honetan, maiatzak 12, La Cuadri del Hospi-k antolatutako GU BE ZUEK GARA egun guztiko ospakizunaren gaineko informazioa helarazten dizuegu:   Gainera, ibilbidean zehar gure eskolak eramango duen pankartaren leloa aukeratzeko prozesuaren argazkika ere atxikitzen dizkizuegu: Bustintza ondoko parkinean itxarongo zaituztegu goizeko 10:00etan, animatu!

Scroll to Top