Eskolen arteko XV. marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketa

Urtero lez, eskolako Lehen Hezkuntza osoko ikasleek Durangaldeko Artisten Elkarteak antolaturiko eskolen arteko XV. marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketan parte hartu dute. Umeak arte munduan murgiltzea da helburu nagusia, sarien motibazioaz haratago.

Horretarako, artearen topaleku izango da Ezkurdiko Erakusketa Aretoa maiatzaren 24tik ekainaren 9ra arte; sari banaketa ekainaren 1ean egingo da, Ezkurdi plazan.

Animatu artelanak ikustera!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude