Durangaldeko mankomunitateak kirola sustatzeko ekintzak antolatu ditu ikasturtean zehar, eta Zabalarrak horietan parte hartu du (trinketea, belodromoa eta atletismoa). Gaurkoan, 5.mailakoek 3.zikloko ikasleek atletismo pistan izandako esperientzia kontatuko digute:
ATLETISMO
Azken bi asteetan 5. eta 6. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko saioetan, Durangoko atletismo pistara joan gara.
Bertara hurbildu gara, atletismo mundua hobeto ezagutzeko eta bertan egin daitezkeen kirol desberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko. Han, bertako langile baten azalpenak jaso ditugu eta gero berak azaldutakoa praktikan jarri dugu.
Primeran pasa dugu.
Egileak: LH5eko ikasleak