Zabalarra Eskola

Korrika Txikia giro ezin hobean

Gaur ospatu da Korrika Txikia Durangon, euskararen aldeko lasterketa txiki eta herrikoia. Goizean, eskolako ikasleek hartu dute parte: 4. mailakoek hasi dute ibilbidea, eta lekukoa gainontzeko mailei pasatzen joan dira.

Arratsaldean, 3. zikloko ikasleek eman diote hasiera herriko eskolen arteko Korrika Txikiari. Eskola aurretik abiatu eta Landako Gunean amaitu da ibilbidea, gutxi gorabehera 3 kilometro egin ondoren, euri eta guzti. Amaieran, parte hartu duten eskola guztiek batera Korrikaren koreografia dantzatu dute, giro bikainarekin.

Parte-hartzaileen esfortzua eta sortu den giro ona nabarmendu dira egun osoan zehar.

▶️BIDEOA IKUSGAI HEMEN▶️

Jaiak, hala ere, jarraitzen du: guraso elkarteak antolatutako Korrika Txikiaren jaia martxan da jada. Gogoratu, gainera, igande goizaldean Korrika Durangora iritsiko dela.
Animatu eta etorri gure kilometroa korritzera! Kukutze tabernaren aurrean gure lekukoa hartuko dute Puri, Arhane eta Nereak!

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top