Hemendik desagertuta ibili bagara ere, Zabalarrako komunitatea ez da geratu: maiatzaren 12an La Cuadri del Hospi-k antolatutako martxa familiarrean parte hartu eta elkarrekin zaindutako landarea landatu genuen. Hauez gain, egun osoan zehar hainbat ekintza egon ziren: musika, ile-mozketa solidarioak, tailerrak,… Egunero minbiziari aurre egin behar dien haur eta nerabeez harro, baita beraien familiez ere.
EUTSI GOGOR, AURRERA EGIN, ZABALARRA BETI ZUEKIN!