Gaur LH6ko ikasleek bisita berezia izan dute eskolan: Amaia Elizaran emakume zientzialaria etorri da haiekin guztiz inspiratzailea izan den saio bana egitera. Lehenengo zatian, zientzialaria berak bere ibilbidea azaldu du eta, horrez gain, beste bi emakume zientzialariren lana eta ekarpenak ere aurkeztu dizkigu.
Ondoren, ikasleek galderak egiteko tartea izan dute, eta gonbidatuak atsegin handiz erantzun die guztiei, jakin-mina piztuz eta etorkizunean zientziaren arloan lan egiteko motibazioa indartuz.
EMAKUMEAK ZIENTZIAN: AURKEZPENA
Eskerrik asko bisitagatik eta zientzia ikasgelara hurbiltzeagatik!

