Inauteriak heldu dira!

Gaur, eskolan, inauteriak ospatu ditugu. Aurtengo gaia ZIENTZIA izan da eta hainbat mozorro ikusi ahal izan ditugu. Mozorroen artean, euri tantak, ekaitza, ostadarra, zientzialariak, zenbakiak, elementu kimikoak, Lur planeta, eguzkia eta unibertsoa aurkitu ahal izan ditugu. Eguna ospatzeko, jaialdia egin dugu, eta honen aurkezleak Paul Muñoz, Abdolouye Yalcouye eta Issa Diakite izan dira. Aurkezpena egiteko, hasiera batean, urduri sentitu dira, baina jaiaaldia aurrera joan ahala, askoz ere lasaiago egin dute, lan bikaina eginez.

Inauteriekin jarraitzeko, asteburuan herrian mozorretzeko aukera izango dugu.

 

GORA INAUTERIAK!!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude