Zabalarra Eskola

ZIRKUA IRITSI DA!

Gaur inauteriak giro ezin hobean ospatu ditugu: aurtengo gaia ZIRKUA izan da, eta goiz osoan zehar kolorez eta musikaz bete da gimnasioa. Mozorro ikusgarriak ikusi ahal izan ditugu: pailazoak, malabaristak, magoak,… ikasle eta irakasleek lan bikaina egin dute mozorroak prestatzen.

Albiste honekin batera, eskolan ateratako bideo laburpena ikus dezakezue:

ESKOLAKO INAUTERIAK

Gainera, herrian ere inauteriekin jarraitzeko aukera izango dugu. Atxikita doakizue herriko ekintzen egitaraua, nahi duenak ospakizunez gozatzen jarraitzeko.

DURANGOKO KARNABALEN EGITARAUA

Ondo pasa inauteriak!

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top