Dagoeneko estreinatu da ‘Zabalarra Zapaburuak’ bideoklipa

Zabalarra Eskolako eskola-komunitateak ‘Zabalarra Zapaburuak’ izeneko ereserkia sortu dugu, eskolaren balioak bildu eta euskara bultzatzeko asmoz.

Abestiak Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren laguntza izan du, berak idatzi baitu letra, Xabi Zabalak musika jarri dio eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek abestu dute eta gurekin grabatu dute bideoklipa.

Abestia martxoan grabatu zen, eta bideokliparen grabazioa ekainaren 1ean aurkeztu zen ofizialki Plateruenan.

Herriko hainbat enpresa eta saltokiren laguntza ere izan dugu, beraz, eskola-komunitatetik lankidetza guztiak eskertzen ditugu.

Eskerrik asko guztioi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude